Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Erakusketa + Mahai INgurua

Kolonbia. Hortxe egon arren ez daudenak

Data: Martxoak 15 -09:00

Lekua EHUko Psikologia Fakultateko Areto Nagusian

Nahitaezko desagerpena duela hainbat hamarkadatatik bidegabekeria darion herrialdearen zauri irekia da. Oroimena haien bidelagun onena izanda, biktimen senideak borrokan ari dira, orain arte zenbait eratako indarkeriez jositako kontakizuna saretzeko. Egia, justizia eta ordaina eskatzen dituzte beti “hortxe egon!” arren desagertuta dauden milaka lagunentzat. Behin eta berriro eskatzen dute, nahiz eta hainbat urtetan erantzunik jaso ez. Inork ahaztu ez dezan.

 

Irudien, begiraden eta keinuen hautaketa hau indarkeria endemiko bete-betean bakea ehuntzeko asmoz herrialde batek egindako ahaleginaren erakusgarri da. Argazkiak 2021eko abuztutik irailera atera ziren Bogotan eta Calin, eta Kolonbiarentzako justizia zein oroimena eskatzen dituztenen irmotasunaren adierazgarri dira.

 

Pertsonen nahitaezko desagerpena Kolonbiako gatazka armatuaren zauri handietakoa izan da. 2016. urtearen amaieran Bake Hitzarmenak sinatu zirenean, historikoa izan nahi zuen epealdia ireki zen, baina, bertan, oraindik, indarkeriak daude zaharkituta jendearen eguneroko zereginen kaltetan. Herrialdeak bizi duen ustezko bake-garaiak, nazioarteko foro ofizialetan laudatzen denak, ordea, biktima berrien oinazearen kontakizunak ezkutatzen ditu.

 

Euskara/Gaztelania - Doako sarrera

 

MAHAI INGURUA

- Luz Estella Romero: Karibeko Eskualdean Bakea eratzen duten Emakumeen Eremu Kulturanitza. Kolonbia.

- Claudia Alejandra Sepúlveda-Giraldo: Kolonbiako Egiaren Batzordeak Euskadin duen bitartekoa.

- Lorea Undagoitia Rivero. Mugarik Gabe. SOS Colombia Misioa-Kolektiba Colombia

- Aurkezlea: Jairo Marcos (kazetaria)

 

 

ANTOLATZAILEA:

www.pbi-ee.org

659630355

admin@pbi-ee.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa