Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

BIDEBIETA AUZOLAN FEST!!

Data: Martxoa 18

Lekua Bidebieta auzoan

MUNDUKO AUZOEKIN IKASTEN, BERTAKO AUZOAN EKIN ekimena 2021eko udaberrian jarri zen abian, Adsis Donostia CFPB zentroko gazteek gidatutako diagnostiko komunitarioarekin. Diagnostiko horri esker, ikastetxeko ikasleak Bidebieta auzoko eragileekin eta bizilagunekin elkartu ziren, begiradak hurbilduz, bizipenak trukatuz eta saretzea sustatuz. Diagnostikoaren funtsezko galdera hau izan zen: zer gustatzen zaizu gehien auzoan?

 

Erantzun nagusiak hauek izan ziren: berdeguneak eta giza harremanen hurbiltasuna. Diagnostiko horren ondorioz, 2021-2022 ikasturtean parte-hartze komunitarioko esperientzia bat zehaztu eta jarri da abian: hiri-baratze txiki hau. Ekimen honek hazi bat izan nahi du, komunitatearen ideiari eta praktikari ekarpen egingo dion hazia: guztion artean egin, ahaleginak batu eta ondasun komunari eta Bidebieta auzoa osatzen dugun pertsonen trebetasun, denbora eta potentzialari balioa eman.

 

10: 00 Jardinerak ipini eta landare, espezien lankdaketa (Pasai San Pedro Hiribidea (atzekaldean) eta Serapio Mujika pasealekua (polikiroldegiaren sarreran)

11:30 Amaiketakoa eta musika CFPB ADSIS Donostia - Pasai San Pedro Hiribidea, 13

 

https://www.sorginlore.eus/es/participacion-comunitaria-bidebieta/

 

ANTOLATZAILEAK:

Adsis Fundazioa

Sorginlore Gizarte Elkartea:

608 298 857 /  629 74 28 07

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa