ON DO KO Egia auzoko adineko pertsonekin egindako antzerki-dantza proiektu bat da, Mafalda Saloiok zuzendua. 2018az geroztik existitzen da, eta artearen bidez adineko pertsonen eta auzoaren arteko topaketa-sareak sortzen saiatzen da. Proiektuak Donostia Lagunkoia programaren, Egia Kultur Etxearen eta Plus 55en babesa du.
15 minutuko performanceak, Baztertuak erakusketarako sortua, zahartzaroari gorazarre egiten dio oinarri hartuta mugimendua, indarra eta hauskortasuna, ikusezintasuna eta espazioaren okupazioa, topaketa, elkar zaintzea, zahartzeko artea eta gorputz kolektiboa. ON DO KO taldearen esku-hartze artistikoan EGOko hiru musikarik parte hartzen dute: Irene Bartolomé- biolina , Irene Busons -biola eta Eugenio Madrid -cello.
Sarrera librea lekuak bete arte.
“Baztertuak” Donostiako Udaleko Lankidetza Sailak eta Donostia Lagunkoiak sustatutako erakusketa da, Kutxa Fundazioa, TAU Fundazioa, Descartados GKE eta Donostiako Erretiratuen Elkarteei Adeitasuna Hobetzen Laguntzeko Udal Zerbitzuaren lankidetzarekin.