Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Jokua

BEGIRA TU

Data: Del 25 de marzo al 25 de abril

Lekua Online

Noraino heltzen da zure begirada? Batzuetan, aurrean duguna begiratzen dugu eta haratago dagoena ez dugu ikusten. Agerikoa denari jartzen diogu arreta, baina ezkutuan eta estalita dagoena alde batera uzten dugu. Entrenatu zure begiak ezagutzeko zer dagoen gure eguneroko ekintzen atzean eta nola eragiten duten giza eskubideetan.

 

10 galdera eta 3 minutu dituzu ohartzeko nola begiratzen duzun inguruan duzuna; are gehiago, munduan ikusi nahi duzun aldaketaren parte izateko. Zure begirada Disney, Lisa Simpson ala Matrix motatakoa da?

 

Parte hartu Interneteko jolas dibertigarri honen bigarren edizioan eta horrela jakingo duzu zer dagoen goizero hartzen duzun tearen beste aldean. Zinemaren pantailaren atzean ezkutatzen denak harrituta utziko zaitu eta txundituta geratuko zara ikustean zure kamiseta oihal sinple bat baino gehiago dela.

 

Parte-hartzaileen artean 5 bonu zozkatuko ditugu Donostiako Saretuz kontsumo eraldatzailearen sareko dendetan gastatzeko. Guztira 50 saltoki baino gehiago dira; beraz, aukera ugari izango dituzu!

 

Ausar zaitez eta jolastu.

https://youtu.be/5d6eAsrl5wM

 

Antolatzen du: Euskadiko GGKEen Koordinakundea

Www.ongdeuskadi.org

943463526

hezkuntza@ondeuskadi.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa