Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Erakusketa + Bisita gidatua

Indestructibles

Data: Bisita gidatua: Maiatzak 3-18:00 (Izen-ematea)
Erakusketa: Maiatza 3-30

Lekua Carlos Santa María Zentroa - EHU/UPV
(Elhuyar plaza 2, 20018. Donostia)

Afrika etorkizuneko kontinentea da. Planetako eskualderik gazteena ere, batez beste 19 urte dituena, kontrasteen lurraldea da. "Indestructibles" ek Afrikako errealitatera hurbiltzen gaitu, Alfons Rodríguez argazkilariak eta Xavier Aldekoa kazetariak egindako 11 haurren istorioen bidez. Zailtasunak zailtasun, gogor begiratzen diote munduari, baina orbainak ahaztu gabe, milaka baitira egunero gerraren, terrorismoaren, pobreziaren edo klima-aldaketaren hondamenak jasaten dituztenak.

 

Erakusketaren hamar istorioak eta epilogoa, 44 argazkiz osatua, Afrika konplexu baterako leihoa dira; aldatzen eta eraldatzen den kontinente edo zati baterako leihoa. Erakusketa hau lurralde gazte, kementsu eta dinamiko batetik egindako ibilbidea da. Ahal duten moduan aurrera egiten duten pertsonez betea. Eta gauzak okertzen direnean, suntsiezinak izaten eta aurrera ateratzen saiatzen direla.

 

Bisita gidatua egingo da egileekin:  Xabier Aldekoa eta Alfons Rodríguez - Maiatzak 3 - 18:00

Izena emateko bidali formularioa edo idatzi hurrengo emailera:

https://forms.gle/pyPzikBWajGkRDAw5

oihane@jovenesydesarrollo.org

 

Xabier Aldekoa: ibilbide profesionalaren zatirik handiena Afrikan egin du. Azken 21 urteetan Afrikako berrogeita hamar herrialdetan gatazka eta gai sozial ugari jorratu ditu kazetari gisa. Afrikako kontinenteari buruzko hainbat libururen egilea, La Vanguardia egunkariko korrespontsala da Afrikan duela hamarkada bat baino gehiagotik, Muzungu Cooperativa ekoizpen sozial eta independenteko kidea eta Revista 5W aldizkariaren sortzaileetako bat.

 

Alfons Rodríguez: bere ibilbide profesional osoan zehar 6 kontinentetako 100 herrialde baino gehiagotan gertatutako istorioak egin ditu. Bere lanetan beti sartzen dira gure munduaren bi aurpegi kontrajarriak: edertasuna, itxaropena eta ontasuna krudelkeriaren, izuaren eta adoregabetasunaren aurrean. Bere lanak hainbat sari jaso ditu eta Amerika, Afrika, Europa eta Asiako hainbat herrialde eta hedabidetan argitaratu da 25 urtetan zehar.

 

 

Antolatzailea: Gazteak eta Garapena (Finantzatzen dute: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Bilboko udala )

Aurkezpenaren Laguntzailea: Donostiako udaletxeko lankidetza saila.

 

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa