Tailerra - GURE GORPUTZAK ETA LURRALDEAK BABESTEKO ZAINKETAK
Data: Maiatzak 9 / 10:00-14:00
Lekua Donostiako Emakumeen Etxea
Dinamizatzailea: Saioa Hernández Castro, Hagitz- kideko sexologa.
Emakumeon sexualitatearen gaia tabua izan da gure gizartean, askotan ukatua eta, sarritan, estereotipoz eta aurreiritziz betea. Gure sexualitateaz askatasunez gozatzea, identitate eta orientazio sexual edozein izanda ere, oinarrizko giza eskubideetako bat ere bada. Bigarren saio honetan, emakumeon desiraren ukatze historiko hori aztertuko dugu, soziala eta indibiduala izan dena aldi berean, eta gure gorputzetan eta gure ongizatetan izan duen eraginaren inguruan hausnartuko dugu.
Info gehiago + izen ematea: hezkuntza@lumaltik.org">hezkuntza@lumaltik.org
*Saio bakoitza desberdina da; hainbat saiotan edo saio bakar batean eman dezakezu izena.
*Esaiguzu umeak zaintzeko zerbitzurik behar baduzu.
ANTOLATZAILEA:
Lumaltik Herriak