Nazioarteko jardunaldiak
Data: Ekainak 8: 10–14/17-20 - Cristina Enea
Ekainak 9: 17-20 - Uliako Lore Baratzak
Abya Yalako lurraren eta lurraldearen aldeko borrokak beren eskubideak defendatzen dituzten herri eta komunitate indigenen erresistentziaren adierazgarri dira. Erauzketa eta estraktibismo neoliberalaren aurrean, defendatzaileek beren lurraldearen babesa aldarrikatzen dute. Emakumeen bizitzari eraso egiten dion sistema patriarkal honen baitan gorputz-lurraldea babestea ere aldarrikatzen dute, bortxatuta izaten ari dena uneoro. Lurraren eta lurraldearen defentsa behar globala da.
"Aldaketako haziak ereiten" jardunaldietan, egungo ekoizpen eta kontsumo ereduaren ondorio ekologiko, politiko eta sozialen inguruan hausnartuko dugu, eta Ongi Bizitzerako jakintza kolektibo alternatiboak partekatuko ditugu. Erdialdeko Amerikako lagunen eskutik, agroekologia, lurraren zaintza eta sendabelarren boterea aztertuko ditugu modu teoriko-praktikoan, indigenen antzinako jakituriaz baliatuz.
Mugimendu feminista eta ekologistatik praktikak eta esperientziak partekatuko ditugu, bizitza eta zainketak ardatz gisa kokatzeko aliantzak sortzeko. Alaitasunetik, zaintzatik eta sendabidetik abiatuta aldarrikatzeko eta elkar ikasteko espazioa izango da.
Animatu zaitezte!
*Info gehiago + izen ematea: hezkuntza@lumaltik.org
*Saio bakoitza desberdina da; hainbat saiotan edo saio bakar batean eman dezakezu izena.