Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Mintegia

Desplazamendu behartuak ingurumen-degradazioagatik

Data: Irailak 30 / 9:00-13:00

Lekua Cristina Enea Fundazioa (Mandasko Dukearen pasealekua, 66)

Desplazamendu behartuak ingurumen-degradazioagatik. Banku etikoak kausak desagerrarazteko alternatiba gisa.

 

Espazio honetan, ahaleginduko gara hausnarketa eragiten ingurumen-degradazioaren eta biztanleen mugimendu behartuen arteko erlazioari buruz. “Migrazio klimatikoen” gaia agenda publikoan sartu den honetan, aurrerapenaren eta garapenaren mitoak desmuntatzen lagunduko duen azterketa oso baten aldeko apustua egingo dugu, sistema hori bizitzaren eta lurraldeen espoliazioaren bidez hedatzen eta mantentzen baita.

 

Orobat, ekofeminismoak sistema horren aurrean proposatzen dituen alternatibak aztertuko ditugu. Horretarako, gainera, Euskaditik kausak desagerrarazten laguntzeko aukerak azalduko ditugu, banku etikoen proposamenarekin. Azalpen teorikoen eta eztabaidaren ostean, lan-dinamika bat egingo dugu, Donostiatik alternatiba horien sorkuntzan laguntzen duten tokiko espazioak eta proposamenak identifikatzeko.

 

Hizkuntza: Gaztelania

Izen-ematea:  https://forms.gle/He5E7HjMGGYLuJAG8

https://zehar.eus/

688 719 058

incidencia@zehar.org

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa