Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Podcast Programa

Munduko Ahotsak

Data:

Lekua https://irratia.donostiakultura.eus/eu/irratsaioak

Munduko Ahotsak izeneko programak mikrofonoa hurbildu nahi die krisian dagoen sistema globalaz ohartarazten gaituzten kontakizunei. Ahots konprometituak entzun ahalko ditugu, esparru askotatik ehuntzen diren istorioak eta borrokak kontatzen dizkigutenak, guztiontzat mundu bidezkoago eta gizatiarragoa eraikitzeko konpromisoa duten alternatibak sortzeko.

 

Programa irailaren 19an hasiko da eta 15 egunean behin podcast berri bat zabalduko du. Donostia Kultura irratian ( FM 107.4 ) entzun ahalko dira saioak astelehenero arratsaldeko 20:00etan, saio berdinak igandetan 16:00etan errepikatuko direlarik. Podcastak https://irratia.donostiakultura.eus/eu/irratsaioak webguneko «Irratsaioak» atalean egongo dira eskuragarri.

 

Euskaraz edo gaztelaniaz izango dira saioak eta gizarte eraldaketa bilatzen duten kontakizun, esperientzia eta proiektu ezberdinak ezagutzera emango dituzte.

 

Elkarrizketa hauek eragile ezberdinen lankidetzari esker egin dira. Hauetako batzuk lankidetzako atalak lagundutako Donostiako GGKE ezberdinen proiektuetako pertsonak dira, munduko leku ezberdinetatik datozenak Donostian beren errealitate eta aldarrikapenak ezagutarazteko.

 

Beste batzuk Euskal Herriko hainbat elkarte eta gizarte-mugimenduen borroka eta jarduna ezagutaraziko dizkigute. Donostiako Udaleko Lankidetza Sailak bultzatutako programa da, Donostia Kultura Irratiarekin lankidetzan eta hainbat GGKE, elkarte eta gizarte-mugimenduren partaidetzarekin.

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa