Erakusketa - Andoni Lubaki
Data: Azaroak 11 - Urtarrilak 22
Lekua Aiete Kultur Etxea
Bisita gidatuak - Irekita izen ematea
COVIDaren ondoren sortutako lehen gatazka handiaren hasierak ustekabean harrapatu gintuen. Errusiak Ukrainia inbaditu zuenean, gatazka berri baten aurrean geundela esan zuten potentzia mediatikoek, baina uste duguna baina lehenagotik dator bi alde boteretsuen arteko talka.
Erakusketa honek 2014. urtetik 2022ko inbasiora arte bi aldeetako irudiak jasotzen ditu, gaur egun dagoen egoeraren irakurketa kritiko bat egitera gonbidatzen dutenak.
Egilea: Andoni Lubaki, Magreben eta Ekialde Hurbilean dabilen fotokazetaria da. Azken hamar urteotan hango gertakizun nagusiak jarraitu eta jorratu ditu hainbat hedabideetan, hala nola, Gara, Argia, AP, AFP, The Middle East Eye, New York Times, Newsweek edo The Guardian. Jasotako sarien artean daude Chris Hondros, Picture of the Year, eta 2019an bi domina Moscow International Foto Awards ospetsuan, Rojavan egindako lanagatik.
Bisita gidatuak egongo dira Andoni Lubakirekin. Beharrezkoa da izena ematea:
lankidetza@donostia.eus // 943481471
Azaroak 11: 17:00-18:15 ( Euskara)
18:30-19:45 ( Gaztelania ) TALDEA BETETA!
Azaroak 15: 17:00-18:15 ( Gaztelania )
18:30-19:45 ( Euskara ) TALDEA BERTAN BEHERA !
Azaroak 18: 18:30 ( Gaztelera ) Lekuak daude!
Antolatzailea: Donostiako UdalekoLankidetza atala
Laguntzailea: Donostia kultura