Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Antzerkia

Aporofobia Stop

Data: Abenduak 11 - 19:00
Sarrera: 7 €

Lekua Antzoki Zaharra

Aporofobia STOP hainbat diziplinen arteko ikuskizuna da; egoera ekonomiko ahulean edo etxegabe dauden pertsonekin zuzenean landutako sormen prozesu baten emaitza, zehazki, Paris 365 jangela solidarioaren erabiltzaileekin.

 

Aporofobia (grezierazko áporos – txiro eta fóbos – beldurra) Adela Cortina filosofoak txiroenganako beldurra edo arbuioa definitzeko sortutako terminoa da.

 

Askotan, gizartearen beste gaitz batzuen jatorria ere bada: xenofobia, homofobia edo arrazakeria... Atzeraldi ekonomikoak (bizi genuena eta pandemiaren ondoren biziko duguna) agerian uzten du, inoiz baino gehiago, denok garela zaurgarriak, eta edonork bere burua kalean ikus dezakeela edozein mementotan. Eta beldur horrek, paradoxikoki, gizartean areagotu egiten du baliabiderik ez duenekiko arbuioa, aporofobia egunero gertatzen den gorroto-delitu bihurtuz, kultur sorkuntzatik borrokatzea merezi duena.

 

Asinsound, Bidebitarte eta Ados Teatroaren arteko produkzioa da.

 

Sarreren salmenta: Donostia Kulturako txarteldegietan eta Online:  SARRERAK

 

 

Antolatzaileak: Donostiako udaleko Lankidetza eta Giza Eskubidetako bulegoak 

Laguntzailea: Donostia Kultura

Tlf: 943481471 / lankidetza@donostia.eus

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa