“Así somos - Garena Gara", LBT emakumeen eta pertsona ez-binarioen kontakizun transozeanikoak”, komiki bat da eta Donostiako Udalak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako proiektu batetik sortzen da. Bere helburua askotariko emakumeek eta pertsona ez-binarioek bizi dituzten eguneroko egoerak ikusaraztea da, bai Erdialdeko Amerikan, bai Espainiako estatuan.
Horretarako, 8 egile ditu, beren istorioak edo testigantza desberdinek kontatutakoak ilustratzen dituztenak. Erdialdeko Amerikako hainbat herrialdetan, hala nola Mexikon, Guatemalan eta El Salvadorren, baita gure ingurune hurbilenean ere, emakume lesbiana, bisexuala, transa edo ez-binarioa izateak dakarren egunerokotasuna ezagutzen lagundu nahi dute.
ANTOLATZAILEAK:
943 312029