Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Solasaldia

JAN ETA JABE – Gure Elikadura eraldabide

Data: Apirilak 26 -18:30

Lekua Teila Fabrika (Iruresoro Pasealekua 2-4, Egia)

Elikadura-subiranotasunari buruzko hitzaldi-solasaldi berezia. Eguneroko elikadura mundua eraldatzeko tresna dela uste duten hiru ekimen inspiratzaile ezagutuko ditugu. Biela y Tierra, Uliako Lore Baratzak eta Egiako Azoka Txikia dira gonbidatutako ekimenak. Bakoitzak bere proiektua aurkeztu ondoren, elkarrizketarako txanda egongo da.

 

Solasaldia euskeraz izango da, nahiz eta hizlari batzuk gazteleraz egin, momentuko itzulpena eskainiko da.

 

Topaketa hau, Egian martxan jarri nahi den elikadura burujabetza ardatz duen prozesu partehartzaile baten barruan dago. Ibilbide honekin jarraitzeko, Maiatzaren 11ean Doka antzokian "Y si mueren los tritones"; antzerki foroa antolatuko dugu Mar de el Norte konpaniarekin. Helburua, elikadura burujabetza inguruan hausnarketa eta alternatiba ezberdinak lantzea da.

 

 

Animatu eta parte hartu prozesu berritzaile honetan! Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezakegula uste dugulako espero zaitugu.

 

ANTOLATZAILEA:

https://www.setem.org/euskadi/ /  www.teilafabrika.eussaretuz.eus/es/

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa