Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Ekintzen egitaraua

Afrika Behar-Beharrezkoa Gipuzkoan - Udaberria

Data: Apirila-Maiatza-Ekaina

Programa apirilaren 21ean hasi zen Chema Caballeroren “Afrikako espoliazioari buruzko hausnarketak” hitzaldiarekin.

 

Aurten ere, Literafricas blogaren arduradunak, Sonia Fernández Quincocesek, dinamizatzen dituen Irakurketa-klubek jarraituko dute.

 

Zinema afrikarra ere izango dugu. Maiatzaren 16an Maimouna Jallowren Tales of the accidental City (Kenya 2021) proiektatuko da eta maiatzaren 18an, osteguna, Philippe Lacôteren La nuit de Roois (Boli Kosta, 2020). Bi filmak Trueba Zineman proiektatuko dira, 19:00etan.

 

Maiatzaren 22tik ekainaren 15era bitartean Loiolako Kultur Etxean Sylvain Cherkaoui argazkilariaren “Al sur de Senegal – Senegal hegoaldean” argazki-erakusketa izango dugu.

 

Maiatzaren 26an kulturarteko joskintza tailerra eskainiko da Soki Madiel Kibangou-ren (Maddi) eskutik eta Historias hiladas Akademiarekin elkarlanean.

 

Maiatzaren 26an, Zinthia Álvarez Palominok afrofeminismoei buruzko jardunaldia emango du Emakumeen Etxean.

 

Azkenik, eta Afrikaren Nazioarteko Eguna ospatzeko (maiatzaren 25a), ekainaren 2an, 19:00etan Intxaurrondoko kultur etxean Baobad Danza konpainiaren Huellas-Aztarnak ikuskizuna izango da.

 

 

Antolatzailea: África Imprescindible en Gipuzkoa (Bakerako Lankidetza Batzarrea / z, Proclade Yanapay eta TAU fundazioa​) Laguntzaileak: Crecer Juntas, Donostiako Emakumeen Etxea, Donostia Kultura eta Historias Hiladas

Babeslea: Donostiako Udaletxeko Lankidetza Atals

 

 

 

ACPP

619394814

gipuzkoa@acpp.com

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa