Udaberriko Gipuzkoako Afrika Behar Beharrezkoaren jarduera-programaren barruan, Beatriz Leal zinema kritikariaren aholkularitzarekin, Afrikako zinema mini-ziklo bat antolatu da, bi proiekziorekin.
Maiatzaren 16an, asteartean, Maimouna Jallowren “Tales of the accidental city” (Ustekabeko hiriko ipuinak) (Kenya 2021) proiektatuko da. Film umoretsu eta garratz honetan, Nairobin bizi diren pertsona talde bat Zoom-en bidez elkartzen da epaimahai baten eskariari erantzuteko. Zuzendaria aurkezpenean eta ondorengo solasaldian egongo da.
Aste horretan bertan, maiatzaren 18an, osteguna, Philippe Lacôteren “La nuit de Roois” (Erregeen gaua) (Boli Kosta, 2020) proiektatuko da. Film hordigarri eta xurgatzaile honek irabazi zuen 2021ko AFK Zinema Afrikarren Euskal Jaialdian. Aurkezpen eta solasaldirako BLB/ACPPko Toussaint Deguenon izango dugu.
Sarrerak: https://sadecine.com/es/destacados/ciclo-de-cine-africano/
Antolatzailea: Afrika Behar Beharrezkoa Gipuzkoan (Bakerako Lankidetza Batzarrea , Proclade Yanapay eta TAU fundazioa) Babeslea: Lankidetza Atala - Donostiako Udala