Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

Sareginak

Elkarrizketak

Pedagogia sendatzaile komunitarioa

Data: Ekainak 13

Lekua Kristina Enea

Zehar-Errefuxiatuekin-en Entretejidas/Sareginak proiektuaren baitan, jardunaldi honek topaketa, hausnarketa eta elkarrizketarako gune bat proposatzen du, osasun integralaren eskubidea, ingurumenaren jasangarritasuna eta ekosistemak kolektiboki bizitzeko eta gozatzeko parte-hartzea lotzen dituzten pedagogia sendatzaile komunitarioen inguruan.

Ekitaldiak esperientzia desberdinak bilduko ditu, kosmobisio anitzetatik abiatuta helburu komun bat partekatzen dutenak: pertsonak eta komunitateak berriz konektatzea lurraldearekin, natura ongizate emozional, fisiko eta sozialerako funtsezko elementu gisa balioan jarriz, baita bizitzaren jasangarritasunerako ere.

Baso bainuak eta feminismo indigenetatik abiatutako sendaketa komunitarioko prozesuak bezalako praktiken arteko elkarrizketaren bidez, honako gai hauek hausnartzeko gunea irekiko da.

Jardunaldia Cristina Enea Fundazioa-n egingo da, eta hitzaldi tarte bat eta parte-hartzaileekin elkarrizketa irekia uztartuko ditu. Saioa NARE – Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Euskal Programako Verónica Alvarezek dinamizatuko du.

PARTE-HARTZAILEAK

  • Angélica Padilla — Zehar-Errefuxiatuekin-en arreta psikosozialeko estrategia
  • Sara Álvarez — Maya K’iche terapeuta soziala.
  • Violeta Torán — Basoko bainuen gidaria

 

Non: Cristina Enea

Eguna: Ekainak 13

Ordua: 11:00- 13:00

Izen ematea: https://forms.office.com/e/EVtUmg1Y3B

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa