Gaur egun nagusi den elikagai, ondasun eta zerbitzuen ekoizpen eta garraio sistemak eta berau sostengatzen duen kontsumismoak desberdintasun sozial nabariak eta gure ingurune gertu zein urrunean kalte sakonak sortarazten ditu. Bizi dugun krisiak (ekonomikoa, ingurumenarena, energetikoa...) nabarmen utzi du eredu hau ez dela iraunkorra; horregatik da garrantzitsua gertuen dugunetik ekintzetara pasatzea aldaketa globalak sortarazteko. Egunez egunekoan gure kontsumo ohiturak ekintzetara pasatzeko erreminta bilaka daitezke. Horrela, SARETUZen topaketan Kontsumo Arduratsua eta Zentzuzkoa sustatzen duten alternatibak izango dira aztergai.