II. Saretuz Topaketa
Data: Irailak, 13 eta 14.
Lekua Donostiako Emakumeen Etxea.
Emaús Gizarte Fundazioak eta Mugarik Gabe GGKE-en kontsortzioak, kontsumo kontzientea eta arduratsua lantzen dugun beste elkarte batzuekin batera, kontsumoa genero ikuspegi batetik aztertu eta praktikan gutako bakoitzak ze kontsumo egiten dugun, ze ondorio dituen eta bidezko kontsumo baterantz jotzeko zer egin dezakegun aztertzeko beharra ikusten genuen. Horretarako antolatu dugu hain zuzen ere II Topaketa hau, norbanakoarenak eta kolektiboak diren ideiak eta aukerak sortu eta mahai gainean jartzeko.
Irailak 13 ostirala
17:30: Aurkezpena
17:45: Sistema kapitalista - kontsumo eredua - emakumeak gizartean eta horren ondorioz kontsumo motak. Txiletik esperientzia praktikoak. ( Rakel Oion Encina eta Txileko Anamuri Elkarteko emakume indigena)
Irailak 14 larunbata " Bidezko kontsumo baterako gako kolektiboak "
10:00: Nola egin zentzuzko kontsumo bat genero ikuspegitik eta zer egin mugimendu eta erakundeetatik sustatzeko. (Rakel Oion Encina)
Izen-ematea: ezinbestekoa da izena ematea.
Jendeari deia egiten diogu, jateko zerbait ekartzeko, kafearen orduan guztion artean partekatzeko