Euskera · Castellano

Donostia Mundu Artean

ERAKUSKETA

ERAKUSKETA. TXETXENIA:ISILTASUNA HAUTSIZ

Data: Maiatzak 1-13

Lekua EHUko zuzenbide fakultatean

Liga dels Drets dels Pobles elkarteak egindako argazki erakusketa honen helburua da Txetxenia ahanzturatik ateratzea eta hamarkada bat baino gehiago geroztik Errepublika horretako biztanleak bizi duten ikara (inguruko Herrietan zehar zabaltzen ari den ikara) salatzea. Irudi hauek hartu dituzten argazkilariak herrialde ezberdinetako profesional entzutetsuak dira, hala nola, Eric Bouvet, Heidi Bradner, Teimuraz Gahashvilli, Stanley Greene, Musa Sadulayev, Enrique del Viso eta Hedí van Wesse. Argazkilari horiek izen handiko nazioarteko sariak jaso dituzte (adibidez, World Press Photo Awards) eta egin dituzten erreportajeak Times, Newsweek, Reuters eta The Herald Tribune bezalako agentzia eta komunikabideetan argitaratu dira.
Dagokion ekintza BAZTERTUTAKO GATAZKAK

Zabal ezazu gertaera hau

Compartir


Lankidetza Bulegoa